Zirimiri
Filtrar
ItxiAmona hil egin da eta haur batek ezezaguna den egoera berri honi aurre egin beharko dio. “Non dago amona?”. Erantzun baten bila zalantza berriak agertuko zaizkio bidean; ‘’Amona hiltzeak zer esan nahi du? Non aurki dezaket orain? Eta hemendik aurrera, nola izango da?
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.