Pribatutasuneko politika

  1. IDENTIFIKAZIOA
  2. INFORMAZIOA ETA ONESPENA
  3. DATUAK EMATEKO DERRIGORTASUNA
  4. ZER XEDEREKIN TRATATUKO DITU IBAIZABAL ARGITALETXEAK ERABILTZAILEAREN DATUAK?
  5. ERABILTZAILEAREN ZER DATU TRATATUKO DITU IBAIZABAL ARGITALETXEAK?
  6. ZER LEGITIMAZIO DU ERABILTZAILEAREN DATUEN TRATAMENDUAK?
  7. ZER HARTZAILEREKIN PARTEKATUKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATUAK?
  8. DATUAK GORDETZEA
  9. ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA
  10. ESKUBIDEAK ERABILTZEA
  11. SEGURTASUN NEURRIAK

1. IDENTIFIKAZIOA

Identitatea: EDITORIAL IBAIZABAL, S.A. (aurrerantzean, “IBAIZABAL ARGITALETXEA”)

Helbidea: Inbisa-Lauaxeta industrialdea z/g, B nabea, 21. atea, Zornotza, 48340, Bizkaia, IFZ A4830387

E-maila: ibaizabal@ibaizabal.biz

Telefonoa: 94 630 80 36

Datuen Babeserako Ordezkaria (DBO): gure DBOrekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauetatik:

Helbide elektronikoa: dpo@edelvives.es

Helbidea: Calle Xaudaró, 25, 28034, Madrid.

Aipatu, erreferentzian, “Datuen Babeserako Ordezkaria”.

2. INFORMAZIOA ETA ONESPENA

Pribatutasuneko Politika hau onartuta, erabiltzailea informatuta gelditzen da eta onespen libre, espezifiko eta zalantzarik gabea ematen du http://www.ibaizabal.com/ URLko webgunearen bidez (aurrerantzean, “Webgunea”) ematen dituen datu pertsonalak IBAIZABAL ARGITALETXEAk trata ditzan; baita egiten duen nabigaziotik ateratako datuak eta etorkizunean IBAIZABAL ARGITALETXEAri emango dizkionak ere.

Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Pribatutasuneko Politika hau. Argi eta sinple idatzita dago, erraz uler dadin, eta erabiltzaileak libre eta bere borondatez erabaki behar du IBAIZABAL ARGITALETXEAri bere datu pertsonalak eman nahi dizkion edo ez.

ADINGABEA bazara, zure gurasoen edo tutoreen aurretiko baimena beharko duzu zure datu pertsonalak emateko; gurasoak edo tutoreak behar bezala izenpetuta eta haren NANaren kopiarekin batera igorri behar duzu rgpd@edelvives.es helbidera. IBAIZABAL ARGITALETXEAk ez du erantzukizunik hartuko, adinaren datu hori jakiteko modurik gabe, gurasoaren edo tutorearen baimenik gabe eman diren adingabeen datuen gainean.

3. DATUAK EMATEKO DERRIGORTASUNA

Webgunearen inprimakietan eskatzen diren datuak, oro har, ezarritako helburuak betetzeko nahitaezkoak dira (dagokien eremuan aurkakoa adierazten ez bada behintzat).

Beraz, datu horiek ematen ez badira edo zuzen ematen ez badira, ezingo dira helburu horiek bete. Hala ere, Webgunearen edukia modu librean ikusi ahal izango da.

4. ZER XEDEREKIN TRATATUKO DITU IBAIZABAL ARGITALETXEAK ERABILTZAILEAREN DATUAK

Webgunearen bidez emandako datuak honako xede hauetarako erabiliko ditu IBAIZABAL ARGITALETXEAk:

1. Erregistro inprimakirako emandako datuak:

IBAIZABAL ARGITALETXEAren inguruko berrikuntza, albisteak eta abar jasotzeko harpidetzak eta/edo harpidetzen bajak kudeatzeko.

Komunikazioak bidaltzea lanari edo dagokion edo interesatzen zaion sektoreari buruz.

Webgunearen erabilerari buruzko analisia egitea eta erabiltzaileen lehenespenak eta jokabidea ezagutzea.
2. Erabiltzailearen atarian erregistratzeko emandako datuak:

IBAIZABAL ARGITALETXEAren jabetzakoa den eta Webgune hau euskarri duen plataforman erabiltzaile gisa erregistratzeko bidea kudeatzea.

Webgunearen erabilerari buruzko analisia egitea eta erabiltzaileen lehenespenak eta jokabidea ezagutzea.

3. Harremanetarako inprimakietan eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak:

IBAIZABAL ARGITALETXEAren webguneetan harremanetarako eta informazioa emateko jarritako bideetan erabiltzaileak eginiko eskaerak kudeatzea.

Planteatutako eskaeraren kudeaketa.

Webgunearen erabilerari buruzko analisia egitea eta erabiltzaileen lehenespenak eta jokabidea ezagutzea.

5. ERABILTZAILEAREN ZER DATU TRATATUKO DITU IBAIZABAL ARGITALETXEAK?

IBAIZABAL ARGITALETXEAk erabiltzailearen datu kategoria hauek tratatuko ditu:

1. Erregistro inprimakirako emandako datuak:

Identifikaziorako datuak: izena, abizenak.

Lanari lotutako datuak: zer sektoretan aritzen den.

Harremanetarako datuak: hiria, helbide elektronikoa.

Nabigazio datuak.

2. Erabiltzailearen atarian erregistratzeko emandako datuak:

Identifikaziorako datuak: izena, abizenak.

Harremanetarako datuak: helbidea, helbide elektronikoa, telefono zenbakia.

Beste datu batzuk: interesdunek eremu irekietan emandako datuak.

Nabigazio datuak.

3. Harremanetarako inprimakietan eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak:

Identifikaziorako datuak: izena, abizenak.

Harremanetarako datuak: helbide elektronikoa, telefono zenbakia.

Ondasunen eta zerbitzuen transakziorako datuak.

Beste datu batzuk: interesdunen Webguneko inprimakietan edo atxikitako dokumentuetan jarrita dauden eremu irekietan emandako datuak.

Nabigazio datuak.

Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, adierazten du hirugarren horien onespena duela eta konpromisoa hartzen du haiei Pribatutasuneko Politikako informazioa emateko eta salbuetsi egiten du IBAIZABAL ARGITALETXEA bide horretatik etor daitekeen erantzukizun orotatik. Hala ere, IBAIZABAL ARGITALETXEAk aldizkako egiaztapenak egin ahal izango ditu aipatutako hori egiaztatu ahal izateko eta dagozkion neurriak hartuko ditu datuak babesteko araudia betez.

6. ZER LEGITIMAZIO DU ERABILTZAILEAREN DATUEN TRATAMENDUAK?

Honako hau izango da datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa:

1. Erregistroko inprimakirako: eskatzen zaion onespena, edozein unetan atzera bota dezakeena. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, IBAIZABAL ARGITALETXEAren interes legitimoa.

2. Erabiltzailearen atarian erregistratzeko emandako datuak: eskatzen zaion onespena, edozein unetan atzera bota dezakeena. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, IBAIZABAL ARGITALETXEAren interes legitimoa.

3. Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetarako: erabiltzaileari eskatzen zaion onespena, edozein unetan utz dezakeena bertan behera. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, IBAIZABAL ARGITALETXEAren interes legitimoa.

Aipatutako xedeetarako eskuratutako onespenak independenteak dira eta beraz, erabiltzaileak horietako bakarra bota ahal izango du atzera eta ez die horrek besteei eragingo.

Onespen hori atzera botatzeko, Erabiltzaileak IBAIZABAL ARGITALETXEArekin edozein unetan jarri ahal izango du harremanetan, honako bide hau erabilita: rgpd@edelvives.es. Erreferentziazko gaian "Datu Pertsonalak" adierazi beharko da.

7. ZER HARTZAILEREKIN PARTEKATUKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATUAK?

Erabiltzailearen datuak honako hauei komunikatu ahal izango zaizkie:

1. Erregistro inprimakirako emandako datuak: ez zaizkie hirugarren enpresei komunikatuko, ez bada, behintzat, horretarako legezko errekerimendurik edo eskaera judizialik jasotzen.

2. Erabiltzailearen atarian erregistratzeko emandako datuak: IBAIZABAL ARGITALETXEA kide duen taldeko enpresak, barneko administrazio xedeetarako eta/edo aurretik aipatutako xedeetarako bakar-bakarrik.

3. Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak: ez zaizkie hirugarren enpresei komunikatuko, ez bada, behintzat, horretarako legezko errekerimendurik edo eskaera judizialik jasotzen.

Gainera, IBAIZABAL ARGITALETXEAren hornitzaileek ere eskuragarri izango dituzte datuak eta eskuragarritasun hori da legezko betebeharrak eta/edo lehen aipatutako xedeak behar bezala betetzeko beharrezkoa dena izango da. Hornitzaile horiek ez dituzte erabiltzailearen datuak haien xedeetarako erabiliko, baldin eta ez badu IBAIZABAL ARGITALETXEAk, aurrez, horien berri eman.

8. DATUAK GORDETZEA

Honako epe hauek beteko dira erabiltzaileen datuak gordetzeari dagokionez:

1. Erregistro inprimakirako emandako datuak: erabiltzaileak aurrez emandako onespena atzera botatzen ez duen bitartean.

2. Erabiltzailearen atarian erregistratzeko emandako datuak: erabiltzaileak plataformatik baja eman dakiola eskatzen duen arte gordeko dira eta baja eskaera hori egin ondoren, haren erabileratik etorritako legezko ekintzak preskribatzeko epea amaitu arte.

3. Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetarako emandako datuak: eskaerak eta haien erantzunak bideratzeko behar den denboran gordeko dira eta epe hori amaitzean, aipatutako eskaerari dagozkion legezko ekintza preskribatu arte.

9. ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak:

Bermatzen du hemezortzi (18) urtetik gorakoa dela eta IBAIZABAL ARGITALETXEAri emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Horretarako, erabiltzailearen erantzukizuna izango da komunikatzen dituen datu guztien egiazkotasuna eta emandako informazioa eguneratuta eduki beharko du, bere benetako egoera isla dezan.

Bermatzen du jakinarazi dizkiela hirugarrenei dokumentu honetako alderdiak, baldin eta haien datuak eman baditu. Era berean, bermatzen du eskuratu duela hirugarren horiek IBAIZABAL ARGITALETXEAri, aipatutako xedeetarako, haien datuak emateko emandako baimena.

Webgunearen bidez ematen dituen informazio faltsuen eta okerren erantzule izango da, baita IBAIZABAL ARGITALETXEAri edo hirugarrenei horrek eragindako zuzeneko edo zeharkako kalte-galeren erantzule ere.

10. ESKUBIDEAK ERABILTZEA

Erabiltzaileak idatzi bat igor diezaioke IBAIZABAL ARGITALETXEAri, edozein unetan eta doan, Politika honen goiburuan adierazitako helbidera edo, bestela, rgpd@edelvives.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Erreferentziazko gaiaren atalean “Datu Pertsonalak” idatzi behar da eta nortasun agiriaren fotokopia bidali behar da idatziarekin batera, honako hauetarako:

Emandako onespenak atzera botatzea.

Informazioa eskuratzea, jakiteko ea IBAIZABAL ARGITALETXEAn erabiltzaileari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez.

Datu pertsonaletara sartzea.

Oker edo osatugabe zeuden datuak zuzentzea.

Datuak ezabatzeko eskatzea, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak jaso zirenean zeuden helburuetarako.

IBAIZABAL ARGITALETXEAren eskutik datuen tratamendua mugatzea lortzea, datuak babesteko araudian ezarritako baldintzaren bat betetzen denean.

Erabiltzaileak emandako datuen garraiagarritasuna eskatzea araudian ezarritako kasuetan.

IBAIZABAL ARGITALETXEAko DBOrekin harremanetan jartzea, helbide hau erabilita: dpo@edelvives.es

Erreklamazio bat jartzea datu pertsonalak babestearen inguruan, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (calle de Jorge Juan 6, 28001 Madrid), interesdunari iruditzen zaionean IBAIZABAL ARGITALETXEAk urratu egin dituela datuen babesari lotuta aplikagarri den araudiak aitortzen dizkion eskubideak.

11. SEGURTASUN NEURRIAK

IBAIZABAL ARGITALETXEAk konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko eginbeharra betez tratatuko ditu, une oro, erabiltzailearen datuak, aplikagarri den araudian ezarritakoaren arabera eta horretarako, datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartuko ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskutan dauden kontuan hartuta.

Azken eguneratzea: 2019ko urtarrilak 22.