Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiOrrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Hannah oso pozik dago bere lagunekin, batez ere Miarekin, biak gozogintzazale amorratuak direlako. Baina Miaren lotsak eta besteekin beti atsegina izan beharrak bi lagunek gaizki pasatzea ekarriko dute. Bestalde, Hannahk Georgeri erabaki garrantzitsua hartzen lagunduko dio.
Zer gertatzen da zerbaitek kezkatzen zaituenean?
Burgik konfiantza izan beharko du lagunen eta aitaren laguntzan.
Girlandak, puxikak eta tarta erraldoi bat daude.
Gonbidatuak iristerar daude.
Urtebetetze jairik dibertigarrienera etorri nahi al duzu?
Urtebetetze eguna gogoratzeko liburua.
Hau bai urtebetetze festa! Markel jolastu eta jolastu dabil, jan eta jan, barre eta barre. Baina tartako kandelei putz egiteko orduan…, a zer-nolako nahaste-borrastea.
Egun osoa jolasean eman ondoren, neka-neka eginda gaude.
Pijama jantzi, ohean sartu eta bihar arte! Esateko unea da.
Gabon esateko modu dibertigarria da.
–Nahi dudan bakarra da BAKE ETA ISILTASUN pixka bat! Untxik uste du erotu egingo dela Hartzen zurrungekin eta zuhaitzarenaldetik datorren etengabeko TOK!, TOK! horiekin. Agian Hartzek irakatsi ahal dio mundua bestelako modu batez begiratzen.
Libe hondartzan galdu eta Iban, larri eta estu, bere bila hasi da. Bazenekien urrutira joan gabe ere abenturarik handienak bizi daitezkeela?
Rapunzel sorgin batek guraso batzuei jaiotzean lapurtzen dien haurtxoa da. Umeak 12 urte betetzen dituenean, bahitzaileak dorre batean gordetzen du. Urte batzuk geroago, basotik paseatzen dabilenean, erregearen semeak Rapunzel kantuan entzun eta beraz maitemintzen da.
Astebete baino ez da falta Silviaren urtebetetze egunerako, eta urduritasunak jota dago neskatoa.