Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiNor dago harkaitzaren gainean orroka?
Eta nor dago adarretatik zintzilik?
–Nahi dudan bakarra da BAKE ETA ISILTASUN pixka bat! Untxik uste du erotu egingo dela Hartzen zurrungekin eta zuhaitzarenaldetik datorren etengabeko TOK!, TOK! horiekin. Agian Hartzek irakatsi ahal dio mundua bestelako modu batez begiratzen.
Libe hondartzan galdu eta Iban, larri eta estu, bere bila hasi da. Bazenekien urrutira joan gabe ere abenturarik handienak bizi daitezkeela?
Otso Txikik ume bat jan nahi du, beraz, bila hasi da, eta…
Amak itsas bidaia bat irabazi du gure familiaren osasuna arriskuan jarri ostean: oso zaila da eskabetxeko berberetxoen patearen 500 etiketa biltzea, baina are meritu handiagoa du hori jateak, benetan!
Rapunzel sorgin batek guraso batzuei jaiotzean lapurtzen dien haurtxoa da. Umeak 12 urte betetzen dituenean, bahitzaileak dorre batean gordetzen du. Urte batzuk geroago, basotik paseatzen dabilenean, erregearen semeak Rapunzel kantuan entzun eta beraz maitemintzen da.
Astebete baino ez da falta Silviaren urtebetetze egunerako, eta urduritasunak jota dago neskatoa.
Kartoian eta formatu apaisatu erakargarrian egindako liburu hauek istorio dibertigarriak kontatzen dituzte. Hainbat egile eta ilustratzaileren lanak, umorez beteak, eta familia osoak eta bereziki txikienek gozatzeko moduko ilustrazioekin hornituak.
Hannah eta Mia lagunek euren hiriko txakurtegiko Ateak Zabalik eguneko ospakizunean laguntzea erabaki dute. Izan ere, txakurtegiak diru arazoak dauzka eta beharbada itxi egingo dute.
Badakizu zer gertatzen den arrain handiak txikiak jaten duenean?
Beñatek kontatuko dizu.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek “bere mundua” erakutsiko digu: etxea, kalea... eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Txominek zer sentitzen duen erakusten digu. Haserre, triste edo izututa dagoenean, laguntzea edo kontsolatzea behar izaten du.