Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiIkasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, bai baitaki Maitane, lagun minena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa.
Nautilus taldeko neska-mutilak lehian dira, beren lehen misioan. Billinghurst gazteluan harribitxien erakusketa bat dago eta hura hondamendi bilakatu da, antolatzaileek harribitxiak banan-banan desagertzen doazela jakitean.
Aneren bizikleta desagertu egin da. Norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara.
Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Luka dut izena eta nire laguna Utx da. Asko gustatzen zait aitona-amonekin egun batzuk pasatzera joatea, etxean debekatuta ditudan gauza guztiak egiten uzten didatelako. Eta zerrenda oooooso luzea da. Horretarako dira aitona-amonak, munduko tontokeria guztiak egiten uzteko!
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?
Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Gaur Bruno ez doa pozik eskolara. Lagun mina gaixo dago eta ez daki norekin jolastuko den atsedenaldian. Kostatu egiten zaio lagunak egitea. Ez da ondo moldatzen futbolean edo kartetan. Ezta abesten ere. Hala ere, irakasleak irtenbidea eman dio: Zer daki egiten Brunok inork baino hobeto?
Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua!
Martina azkenean iritsi da Aliritzira. Bioletari ez zaizkio planak falta: lagunari etxaldea erakutsi nahi dio, txabolara eraman nahi du eta, batez-batez ere, elkarrekin abenturak bizitzeko irrikaz dago.
Caragen begietako distiraren atzean milaka urtetako sekretua dago: metamorfikoa da. Puma gisa hazi zen, baina orain gizakien artean bizi da beste edozein ume bezala.
Hiriko bizitza ez da erraza bera moduko izakientzat.