Egungoak
Beste urte batez Ibaizabal argitaletxearen liburu bat Juul sarietan
Beste urte batez Ibaizabal argitaletxearen liburu bat Juul sarietan
Ikasleen faborea lortu du Ibaizabal argitaletxeak, aurtengo apirilean ospatu ziren Juul sarietako B kategorian (LMH 6-8 urte) hirugarren postua eskuratuz Ian Flemingen Chitty Chitty Bang Bang! liburuarekin.
Juul sariak Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu eta Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko ikastolek parte hartzen duten hauteskunde literarioak dira. Hauteskunde hauetan, haur eta gazteek urtean zehar irakurritako liburuen artean gogokoen izan dituztenak aukeratzen dituzte bozkaketa baten bidez. 50 ikastolek hartu dute parte eta liburu hoberenak aukeratzeko 14.595 boto eman dira; Ilustratzailea aukeratzeko berriz, 7.584 boto.
Beste behin, Ibaizabal argitaletxeak haur eta gazteen gustokoenen hartean kokatzea lortu du beraiei zuzendutako liburuekin. Horrek, argitaletxeak jarraitzen duen bidean aurrera egin behar duela konfirmatzen du.
Mila esker bozkatu duten ikasle guztiei eta zorionak saritutako idazle eta ilustratzaileei.
Noticias relacionadas
Lo más leído