Egungoak
Ibaizabal beste urte batez Durangoko Azokan
Ibaizabal beste urte batez Durangoko Azokan
Abenduaren 5etik 8ra Haur eta Gazte Literatura presente egongo dira Durangoko Azokan Ibaizabal argitaletxearen eskutik
Ibaizabal argitaletxean 1990etik hartzen dugu parte Durangoko Azokan, eta ohikoa den moduan, urtean zehar argitaratutako Haur eta Gazte Literaturako nobedadeekin joango gara aurten ere. Aurtengo 59. edizioan, Artekale 01-08 standetan topatuko gaituzu, abenduaren 5etik 8ra.
Ipuinez, kolorez, abenturaz, literaturaz, fantasiaz eta istorio zoragarriz betetako urtea izan da. Horiek guztiak 2024 urte honetan nobedade gisa argitaratutako 50 album eta liburu bildumatan jaso ditugu, askotariko pertsonaiekin: haurtxoak, dinosauroak, ogroak, banpiro txikiak, katu detektibeak, adarbakarrak, gaztetxoak eta alegiazko pertsonatxoak, abenturei umorez eta ausardiaz aurre egiten dietenak.
Album eta liburu bilduma horiek ezagutzeaz gain, azokan abentura eder horien idazleak ezagutzeko aukera ere izango duzu, egun hauetan liburuak sinatzen izango baitira: Aitor Arana, Patxi Zubizarreta, Jorge Llangil, Imanol Etxebarria, Nerea Ansó eta Itziar Reparaz.
Ibaizabalekin Irakurriz bizi! Durangoko Azokan.
Noticias relacionadas
Lo más leído