Egungoak
UDA: Lagunak, jolasak, txangoak eta liburuak
UDA: Lagunak, jolasak, txangoak eta liburuak
Neguaren iluntasuna atzean utzi eta udako energiaz blai gaudelarik, ez dago kalitatezko irakurketa bat egitea baino ezer hoberik.
Urte osoan zehar desiatzen dugun urtaroa heltzear dago eta gure gorputzek jada somatzen dute urteko garairik onena bueltan dela. Herriko festek, hondartzek, igerilekuek, txangoek, mendira irteerek eta plan bereziek osatzen dute gehien bat uda sasoia, baina irakurketak ere badu bere lekua eta oso handia gainera.
Hemen uzten dizkizuegu Ibaizabaletik, uda liburu, jolas eta abentura artean pasatzeko prestatu ditugun proposamenak:
ETXEKO TXIKIENENTZAKO
Uda heltzear da eta zer hobe, autoan edo trenean txangoan joatea baino? Ezer ez! Horregatik, aurten haurrak, Txikiak ibilian bilduma berriko Trenean eta Autoan bi jolas-liburuekin, imajinazioa landu eta edonora bidaiatu ahalko dute.
Eskolako kurtsoari ez zaio ezer gelditzen, baina udan, haurrek jolastuz ikasten jarraitu ahal izango dute Munstroekin jolasean bildumako Zenbatu! eta Kukuka! liburuekin. Munstro jostari desberdinen lagunak egingo dira eta beraiekin zenbakiak ikasi eta kukukan jolastuko dute uda osoan zehar.
Neguko klima atzean utzi eta zeruan eguzkia maiz ikusten jada hasiak gara. Denboraren hobekuntzak eta egunen luzetasunak, etxetik kanpo egiteko dauden ekintzen katalogoa gero eta gehiago handiagotu du. Horregatik, Bonbolosauroa ren moduan, lehen bizikleta erosi eta bere gainean ibiltzen ikasteko garai ezinhobea da uda. Lortuko ahal duzu bizikletaren gainean erori gabe ibiltzea?
4-7 URTEKOENTZAT
Hondartza sasoia heltzear dago eta denok dugu, Untxi kaskarinak txalupan albumeko untxi zoroen bezalako abenturetan murgiltzea guztatzen zaion lagun bat. Honetan, Udalde Badiako egun eguzkitxu batean, liburuko untxiek txalupa bat hartu dute eta, izua sortuz, biharrik ez balego bezala gidatzen dabiltza bainulariz betetako hondartza guztian zehar. Jakin nahi nola bukatuko duten eguna untxi zoroek?
Hondartzara bai, baina igerilekura ere oso maiz joaten gara udan. Kakalarria! liburuan, Mark, bere aita eta bere arreba igerilekura joan dira bustialdia hartzeko paregabea den egun eguzkitsu batean. Hirurak uretan gozatzeko prest zeudenean, Mark txikiak kakalarria zuela esan du. Deskubritu ea bainugelara garaiz heltzea lortzen duten, unerik desegokienean kaka egiteko gogoari buruzko ipuin barreagarri honetan.
Uda gaiztakeriak egin eta ondo pasatzeko sasoia da eta horregatik, Bizitza ederra da eta Ur gezako marinelak liburuetan, Luka eta Utx-ek, aitona-amonekin ze ondo pasatzen den eta zenbat trastakeria egin ahal diren erakusten digute. Aitona-amonekin, gurasoekin egiten ez dituzten gauza guztiak egin eta bestelako egun arruntetan ez bezala, bizitako abentura zoragarriak azalduko dizkigu bikote honek.
Ohikoa gure lagun Xeherlock detektibearekin hainbat abentura desberdin bizitzea. Oraingo honetan 1657.urteko Ozeano Barera bidaiatu ahal izango dute irakurleek Urrezko tikiaren bila liburuan. Xeherlock kapitainak itsasoak zeharkatzen ditu pirata ontzi batean talisman misteoriotsu baten bila eta bere lagunek zalantzarik gabe jarriko dute bizia arriskuan hari laguntzeko.
GAZTEENTZAT
Guretzat ez da oraindik hasi, baina Altxorra itsas azpian liburuan uda amaitzeko zorian dago eta Martinak hau amaitu baino lehenago erakutsi nahi dion sorpresa bat dauka Bioletarentzat: Altxor ezkutu bat. Kontua da kostaldetik urruti samar dagoela eta itsasoak marea arriskutsuak dituela, eta beraz, ausardia eta ausarkeria bereizi beharko dute bi gazteek.
Ametsek gidatzen dute gure bizitza, batez ere, bizi garen herrialdeak soilik gure azalaren koloreagatik baztertzen gaituenean. Hori pasatzen zaie, igerilari profesional izan nahi duten Shaka eta bere lagun gazteei, Hegoafrikak apartheidaren egunik txarrenak bizi dituenean. Ibai Gorria liburuan, Shakak azalaren koloretik harantzago ikusten irakatsiko digu, gaur egun oraindik ere presente eduki behar dugun esaldi batetik habiatuta: pertsona guztiak berdinak gara.
Badakigu nerabezaroa oso zaila izaten dela eta, zoritxarrez, gazte askorentzat uda garai bakartia izaten da. Momentu zail horretan dago Horacio, Udaldia asteroidean protagonista. Gurasoak bereizi egin dira, institutuan iseka egiten diote ikaskideek eta gainera aitak udalekuetara bidali nahi du. Horacioren asmoa aitonari bisita egitea da, baina berak ez dakiena da, bere bizitzako udarik garrantzitsuenetakoa izango dela.
Noticias relacionadas
Lo más leído