Egungoak
Opor txikiak, abentura handiak
Opor txikiak, abentura handiak
Opor egun hauetan partekatu kalitatezko denbora etxeko txikienekin; gozatu haiekin jolasten, irakurtzen eta ikasten

Opor txiki egun hauetan ikasteko eta gozatzeko aukera handiak daude: pixontzia erabiltzen, hitz-jarioa menperatzen, natura ezagutzen, detektibe lanak egiten eta eguna alaitzen diguten txiste ergelak kontatzen ere ikasi dezakegu. Horretarako album hauek prestatu ditugu egun hauetaz goza dezazuen.
Zer arraio da hau?
Ze ondo opor egunak!!! Sasoi ederrena haurrek pixontzia erabiltzen ikasteko. Zer arraio da hau? pentsatuko dute pixontzia ikusita gero... Loreak ipintzeko erabiliko da? Beharbada plater bat da. Edo bainuontzi bat...? Zer arraio da hau? albumarekin modu dibertigarrian ikasiko dute pixontzia erabiltzen.
Berritsusauroa
Hitz egiten ikastea erronka handia da umeentzat, eta ikasita gero, gurasoentzat isiltasun momentuak lortzea ere bai...
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Egia esan, badu beti zer esana gauza guztiei buruz! Baina beti hizketan aritzeak eta inoiz ez entzuteak arazoak ekar ditzake… Utziko al dio Berritsuk berriketan aritzeari tartetxo batez, lagunak zer esan behar dion entzuteko?
Gertuko istorio dibertigarri bat, gure ingurukoek esaten dutena entzutearen garrantziaz.
Saguaren oporrak kostaldean
Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak. Zoaz harekin zu ere, eta ekin egunero abentura berri bati, eraiki hondarrezko gaztelu ederrak, jan izozki gozo bat pasealekuan, gozatu duna arteko txangoez, behatu itsas txoriei eta arrainei txalupa batetik edo bilatu altxorrak, mareak utzitako putzuetan.
Liburaren azken orrialdeetan, gainera, hamaika kontu ikasiko dituzue kostaldeko habitatei eta ekosistemei buruz.
Nork lapurtu du dinosauroa?
Aberegaingora arrastoa uzten duen erakusketa horietako bat iritsi da. Museo Handiak sekula topatutako T. Rex eskeleto handiena jarriko du erakusgai. Baina norbaitek hezurrak lapurtu ditu! Has dadila dardarka lapurra. Adi Miaukak eta Susmo Zaunkak arrastoari jarraituko diote.
Erabili lupa eta aurkitu pistak, hezur lapur lotsagabea atzemateko
Txiste onak, barre hobeak
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko; behin eta berriz kontatuko dituzu. Hain txarrak direnez, ezinbestean egingo duzu barre.
Hemen daukazu barrez lehertzeko liburu dibertigarri bat.
Opor txikietan ere, irakurriz bizi!
Noticias relacionadas
Lo más leído